`Txetx’ eta ‘txotx’

Atzoko DVren iritzi sailean irakur daitekeenez, euskaldunon kultura agrafoa (letrarik gabea) da. Baina ahozko literatura, halabeharrez, funtzionala bezain aberatsa omen dugu. Agian, gai zentraletik apur bat desbideratzea da, baina horrixe heldu nahi nioke. Eta euskaldun (euskal herritar) guztiak sartzen ditu inolako bereizketarik gabe. Ez da logikoa, batzuk bakarrik dira agrafoak, euskal hizktunak, besteak letraz eta eskrituraz ongi hornituak egongo dira. Detaile horrek ihes egin dio iritzi-emaileari. Ni neu agrafoen sailekoa nauzu edo, hobeto esan, ninduzun. Kultura horretan hezia, nahiz eta gaur egun idatzian ere ahozkoan adinbat doitua nagoen.

Eta hori ez da nire kasua bakarrik, baizik jenderik gehienarena. Batez ere, bakoitza bere eremuan, lider moduan-edo aurrera samar badabil. Askotan esan dudana errepikatzea besterik ez dut egingo. Berdin estimatzen ditut Lazkao Txikiren ‘Malkoz eta irriz’, Lasarteren ‘Gordean neuzkanak’ edo Miranderen ‘Haur besoetakoa’ eta Nabokov-en ‘Lolita’ (portzierto, bata euskaraz eskribitu den nobelarik onenetakoa eta bestea erdaraz eskribitu den onenetakoa).

Ez dago euskal idiosinkrasia bakarra, kultur forma asko dira, aldagai bat baino gehiago. Hartzen baditugu ahozkoa eta idatzizkoa, ikusiko dugu gaur egun literatura idatzia oso ugaria dela euskaraz. Hartzen baditugu euskaraz eta erdaraz produzitzen den kultura, bietan ikusiko ditugu gauza gogoangarriak. Baina egoera hau da: batzuk gai garela bi errealitateak aitortu, estimatu eta disfrutatzeko, eta beste batzuk ez. Eta injustua da, hain zuzen, bi errealitateak onartzen dituztenei leporatzea zatiketaren errua eta aitzakia; inoiz edo behin, gauzaren batean edo bestean, diskriminazio positiboa aipatzen dutelako.

Ez dut ukatzen ‘Txetx’ artikuluaren egileak, Haranburu Altunak, gauza askotan arrazoi duela, baina kexatu ere hagitz kexatzen da. Bada galdera bat, laburturik, gutxi gorabehera, hau dioena: non ziren abertzaleak ETAk asasinatzen zuenean? Nire ustez, herri honetan, beti, bestaldera begiratu gabe, abertzaleen gehiengoa ETAren kontra egon da. Ni ere bai, noski, nahiz eta ni abertzale ‘sui generis’ samarra naizen.

Onartzen du hobe dela armak desegin nahi dituenaren eskuetan egotea; baina beldur da fartsa berri baten aurrean ez ote gauden. Nire iritzi apalean, apal-apalean, oraingoan egia izango da. Ez nago ados abertzale guztiak zaku berean sartzearekin eta, erdi disimuluan bada ere, abertzaletasunari uko egiteko eskatzen du; abertzaleen postulatuak izan omen direlako ETAren arnasbidea.

Onartzen dut oraindik ETAri beste kapitulu bat geratzen zaiola.

Bai Horixe, DV: 170330

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a `Txetx’ eta ‘txotx’

  1. Guztiz ados, Rufino. Eta beste kontu bat gehitzeko: artikuluan aipatzen den “raigambre étnica” hori aipatzea absurdoa da. Mesedez! 42 urte dira ia, adibide bat jartzearren, Txiki fusilatu zutela!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s