Archivo mensual: abril 2017

Aralarren zergatik ez biderik? (buzoia)

Urte batzuk ditugunok beste era bateko ingurua ezagutu dugu: zelai berdeak, soroak nonahi, sagarrondoak, gaztainadi, artadi eta garitzak… Eta, horiekin batera, baserritarrak eta artzainak ikusten genituen. Orain inguru guztiak bete ditugu etxe, fabrika, errepide, trenbide eta zentro komertzialez. Horiek egiteko … Seguir leyendo

Publicado en 1 Iritzia/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario

Denak zoriontsu

Bakaziotatik nator. Handik dakart materiala, itsasertzean eguzkitan umotuta. Eguzkiak eskuzabal jokatu du aurtengo Aste Santuan, gu egon garen lekuan. Haizea ere lagun izan duela, horixe bakarrik! Arantxa Urretabizkaiak asteleheneroko saioan (2017.04.17) zioenez, jada inork ez du galdetzen bakaziotan joan behar … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Lana eta atsedena

Gizadia hainbat toki ezberdinetan saiatu da Jainkoaren bila, baina gure kristau-fedeak anaiarengan aurkitu du beti. Sinestedunok Jainkoaren Semearen etsenpluari jarraitzen diogu, zeinek predikatu baitzuen solidaritatea, behartsu eta pobrearekiko maitasun zerbitzuzkoa eta injustizia eta miseriaren aurkako borroka. Horregatik, erruz miresten ditugu … Seguir leyendo

Publicado en 1 Iritzia/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario

Argazki zaharra

Aurrealdean dudan argazki zaharreko emakumeak 111 urte beteko zituzkeen atzo, bizi izan balitz. Apalak txukundu eta liburuak ordenatzen ari naizela etorri zait eskuetara, Émile Zolaren ‘Germinal’ eta Mario Puzoren ‘Los Borgia’ liburuen tartetik. Argazkiak berak, kontuak ondo aterata, baditu 87 … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Santos, eta nahikoa

Santos. Umetan nik ez nekien Santos izen propioa zenik (gauza bera esan dit anaia gazteak), nahiz eta gure auzoan bazen beste Santos bat. Uste genuen Santos ofizioa zela, pertsonak sendatzen zituenaren ofizioa. Berandu batean enteratu ginen, horratik, Santos izena zela, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Tximeletak buruan

Ni iritsi naizenean, orduantxe zihoan Basilio etxera, aitzurra bizkarrean duela, Zaldi Hibiko kanposantuaren ondoko baratzetik. Urrundik egin diot kasu, baina ez dit aditu edo ez-aditua egin dit, atzera begiratu badu ere. Traktore txikia baratzean utzi du, martxan, motorra nahiko suabe … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

Luis Mari Mujika

Itsasotik sorturiko olatua hintzen, eta berriro ozeanoarekin bat egin duk, haren izaera berekoa izaki. Bat egin duk, beraz, den guztiaren dimentsio sakonarekin. Ukitu eta pentsatu ezin duguna, baina den oro izan dadin ahalbidetzen duena. Hitzak eta kontzeptuak baino harago dagoen … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario