Santos, eta nahikoa

Santos. Umetan nik ez nekien Santos izen propioa zenik (gauza bera esan dit anaia gazteak), nahiz eta gure auzoan bazen beste Santos bat. Uste genuen Santos ofizioa zela, pertsonak sendatzen zituenaren ofizioa. Berandu batean enteratu ginen, horratik, Santos izena zela, eta ofizioa, erizaintza.

Errespetu handiko gizona zen Santos. Omenaldi bikaina eskaini zion herriak, 1957an, etxerik etxe eta baserriz baserri urte mordoan geratu gabe ibili ostean. Berez auzo-herrikoa bazen ere, zainak gurean ondo errotua. Gizon lasaia eta atsegina zen, denen adiskide baina batez ere umeena. Ez zen altua, bai gorpuzkera sendokoa, aurpegi borobil antza, bideetako aireak eta eguzkiak kolorea emanda, masailak irten samarrak, alde guztietarik onberatasuna zeriola. Haren irribarrea kutsakorra zen. Polainadun botak janzten zituen oinetan, larruzko txamarra soinean, eta buruan txapela.

Larruzko txamarraren patrika handietan gozokiak eramaten zituen, bidean aurkitzen zituen ume guztiei emateko, bazekin umeak nola tratatu psikologikoki ere. Haur-maitea zen oso. Mundurako sarrera-atea ere hark irekitzen zien guztiei, hura zen emagina. “Santosek ekartzen zituen haurrak Paristik, txarraren poltsiko handi haietan sartuta”.Egia esan, gauza asko zen Santos baina ez zuen lanik txikiena partuak atenditzea; urtero 30etik gora, konkretuki 1945ean,  ni jaio nintzen urtean, 37.

Senarra ere han izango zen gertuan, nahiz eta asteazkenen batean posible izan zitekeen aita feriatik itzuli baino lehen haurra jaioa izatea. Santosek izan ohi zuen laguntzailerik, auzo bakoitzean ziren horretarako prestaturiko emakumeak, Santosen ondoan esperientzia handia hartutakoak. Ondo zainduko zituzten haurra eta haur izan berria, behar ziren ‘patri-filio’ guztiak txukun eginda, ez oraingo erara, baina bai zekiten ongiena, amaitzean amari oilo-salda eta Kina San Clemente edo ardo goxoaz lagundurik; aurretik, noski, eginkizun asko beteta.

Lehenik, Santosi abisatu. Eta dena pronto ipini: etxe askotan ez zen soberakin handirik izango, baina ez dut uste inori faltako zitzaionik mundualdiari ekiteko ohe zuri garbirik. Orduko jendeak bazuen meritua, normalean seme-alaba ugari izaten zituzten garai haietan. Neska baldin bazen, Santosek berak egingo zion belarrian zuloa. Dena amaitutakoan, jaioberriaren etxean ez zen faltako pozik, Santosentzat eskerronik eta barrena animatzeko jan-edanik, baldin eta beste etxeren batean zain ez bazeuzkan, hori ere gertatzen baitzen.

Gaurkoa, egunero norbait jaiotzen delako, horren harira Santosen omenez.

Bai Horixe, DV: 170413

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s