Lana eta atsedena

Gizadia hainbat toki ezberdinetan saiatu da Jainkoaren bila, baina gure kristau-fedeak anaiarengan aurkitu du beti. Sinestedunok Jainkoaren Semearen etsenpluari jarraitzen diogu, zeinek predikatu baitzuen solidaritatea, behartsu eta pobrearekiko maitasun zerbitzuzkoa eta injustizia eta miseriaren aurkako borroka. Horregatik, erruz miresten ditugu besteenganako eskuzabaltasuna erakusten dutenak. Oinarrizko bide horretatik apartatzen gaituen guztia, gutxienez, susmagarria iruditu beharko litzaiguke. Zeren lagun hurkoagandik, eta bere behar eta eskakizunetatik urrundu eta geure barnean kiribilduta gelditzea, geure asebetetasun pertsonalean, geure zorion propioan geratzea, izan daiteke oso atsegina eta, agian, baita zoragarria ere, baina ez kristau-jarrera.

Josean Villalabeitia, geuk itzulitako zatia.

 

Nire ikusmoldetik, uste dut dualismoak zatitu egiten duela bakarra baino ez den errealitate erreala. Eta polo bakarrarekin geratzean, bestearen balioaz ahaztu ez ezik, deformatu ere egiten du defenditu nahi den bizipena. Begi-bistakoa da espiritualitateak eta konpromisoak elkarrekin joan behar dutela: bata bestetik berezita deformatu egiten dute errealitatea eta besomotz uzten dute elkar. Ondorioz, “sasi-espiritualitatean” erortzeko arriskua dago –geure baitan biltzen gaituen nartzisismo-zantzu eta -ukituekin– edo eror gaitezke “sasi-konpromisoan” –zeinek kamuflatuko lukeen, era berean, aktibismo nartzisista hutsa.

Enrique Martínez Lozano, geuk itzulitako zatia.

Biak dira egia. Baina bakoitza bere barnean ondo sentitu gabe ezinezkoa da beste inor zerbitzatzea. Aktibismo hutsak ez du balio. Lana eta atsedena konbinatu behar diren bezalaxe konbinatu behar dira jarduna eta gogoeta. Itolarrian eta eromenean jardun eta aritu ibiltzeak ez dakar atarramentu onik. Pertsonak bere buruarekin adiskide egon behar du, ezinbestekoa da oreka emozionala, errealitate osoarekin bat eginik bizitzea. Geure barnean ehotzen baditugu solidaritatea, errukia eta enpatia, berez bezala aterako zaigu besteekiko ardura. Horrela bakarrik aterako gara egoismo eta nartzisismotik. Jarrera espiritualista hutsa, konpromisorik gabe, txarra da, baina konpromisoan ere murgil gaitezke “zeinen ona naizen” esanez.

Rufino Iraola, geure iritzia.
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s