Aralarren zergatik ez biderik? (buzoia)

Urte batzuk ditugunok beste era bateko ingurua ezagutu dugu: zelai berdeak, soroak nonahi, sagarrondoak, gaztainadi, artadi eta garitzak… Eta, horiekin batera, baserritarrak eta artzainak ikusten genituen.

Orain inguru guztiak bete ditugu etxe, fabrika, errepide, trenbide eta zentro komertzialez. Horiek egiteko txikitu ditugu bazter guztiak: zelai eta mendiak. Eta dena, gure ‘ongizate’ maila igotzeko.

Bestetik, autorik ez dadila falta ate ondoan; bat baino bi hobe. Samurtu ditugu gauzak lanera joateko, umeak eskolara eramateko, udan itsasertzean eta neguan elurretan ibiltzeko… Baditugu hegazkinak eta itsasontziak… baditugu zentral elektrikoak eta errefinategiak…

Erruz kutsatu dugu lurra. Kontsumoari emanak bizi gara, multinazionalen eskuetan, ingurumen-politika guztia beharrekoaren mende… Tesitura horretan gaude, baina parke naturalez oroitu gara. Hori da gure ‘salbazioa’.

Baina parkeetan artzainak dabiltza, eta horiek ere bizi beharra daukate, eta gure portaerarekin, irispideak txabolaraino egitea ukatzearekin, hau ari gatzaizkie esaten: “zuek ez duzue merezi guk daukagun ongizate maila”.

Ozen diogu “Aralar salba dezagun”. Artzainen arrangura logikoa da, ordea: “guk zergatik ez dugu izan behar biderik txabolara?”. Irati, Urbia, Urbasa eta Andia mendietan parke naturalean dabiltza ardiak eta artzainek txaboletaraino dituzte bideak. Aralarren zergatik ez?

Fermin Imaz Etxeberria

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s