Irurtzun jomuga

Zalantzarik gabe, Abel Barriolak karisma handia dauka frontoian eta handik kanpora

 Norbaitek kritikatuko nau, eta ongietorria izan bedi kritika, onerako denean. Komentario hau, gutxienez, joan den ostegunean atera beharrekoa zela esango didate, omenalditik hurbil antzean. Batzuek beti kritikatzen naute, beste batzuek inoiz ere ez. Nahiago ditut beti kritikatzen nautenak, horiek eusten didate bizirik; besteengatik balitz, hilko nintzateke.

Joan den ostegunean nik beste modu batean eduki, ordea, antolatuta eta aginduta tokiak eta konpromisoak, eta ez zait gustatzen hitza jatea. Gainera, komunikabideek luze eta zabal eman zuten gertakizunaren berri, eta ez al da hobe denbora pixka bat uztea, aparra jaisteko, nahiz eta gaur ere gure partetik ez dagoen garantia handirik ekarpen berririk egiteko? Abel Barriolaren despedidaz ari naiz, ohartuko zinetenez.

Irurtzun jomuga. Igande bazkalondoan goiz ateratzen ginen etxetik, bizpahiru autotan banaturik, eta Irurtzun izaten genuen jomuga. Herriko pilotariak eramaten genituen, beste toki batzuetara bezalaxe, Irurtzunen jokatzen zen txapelketara. Domingo Nagorek errezibitzen gintuen askotan. Zaldibitarrak ginela jakitean, egundoko agurra egiten zigun, asko oroitzen zen gure herriko pilotari batez. “Aquel que jugaba con una boinica”, esaten zigun. Gaur herriko frontoi estaliaren izenak gogoratzen digun Resti Sukia zen. Fermin, (abizena ez dut gogoan) pilota eskolako arduraduna, izaten genuen bigarren enlazea. Hantxe ezagutu genuen Abel Barriola, gure herriko Aitzol Sukiaren kontra jokatzen. Gogoan dut behin zeinen pozik itzuli ginen leitzarrari irabazita. Eta uste dut hori izan dela gero, Barriolak irabazi izan duen bakoitzean, gu hainbeste pozteko motiboetako bat.

Inolako zalantzarik gabe, Abel Barriolak karisma handia dauka frontoian eta handik kanpora, jendearengana iristen dakien gizona da, emozio positiboak transmititzen dakiena. Elementu fisiko baten antzera, pertsonak uhinak hedatzen ditu inguruan, bere izaerari esker, bere jakinduria dela bide, eta abar. Abelek hedatu dituen uhinak oso onartuak izan dira publikoaren aldetik. Baina ziur nago hutsegiteren batzuk ere izango zituela, akatsen bat ere izango duela. Zergatik sentitzen dugu, gero maitatuko badugu, lehenik inori perfekzioaren koroa ipini beharra buru gainean, den bezala onartu partez? Bai ongi merezitako omenaldia egin zaio Barriolari; agian, merezi baino gutxiago, baina nago besteren batzuk erretiratu direla merezitako omenaldirik jaso gabe. Gora Abel!

Bai Horixe: 170518
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s