Pedante hutsa

Pedante hutsa naizela esan didate. Eta pena izugarria ekarri dut etxera, bihotzean gordeta. Emaztearen magalean gozatu nahi izan dut pena, eta hark ez dakiela deus ere horretaz esan dit, eta konpontzeko neu, ahal dudan moduan. Badakit pedante hutsa naizela, baina gauza asko ezin dut barruan gorde; agian, deformazio profesionala da, hainbat urtez euskarako irakaslea izan ondoren (nik ez dut inoiz eskribitzen “izan eta gero”), pedante hutsa naizelako.

Kasik urtebete izango da, Goierriko taberna batean (Diputazioaren babesean dagoen batean), zera irakurri nuela: “Basatxerriko txorixoa”. Gaizki zegoela esan nien, eta hobe zuzentzen bazuten. Handik denbora puska batera joan nintzen, eta berdin jarraitzen zuen; berriro ere esan nien “zuzentzen baduzue, hobe”, baina arduradunak ezpainak zimurtu zizkidan, eta ez nion hartu antz onik; ez dut uste zuzenduko zutenik. Aspaldian ez naiz izan, baina ziur nago pedante huts moduan erregistraturik egongo naizela hango dokumentuetan (nik ez dut behin ere esaten “bertako dokumentuetan”).

Hain zuzen, pedante hutsa naizela esan didate, hau eskribitu dudalako: “Pena handia ematen dit irrati- eta telebista-esatarien artean ere ‘han’ eta ‘bertan’ bereizten ez duen jende asko egoteak”. Ez al nuen arrazoi? Giro d’Italia amaitu bezain pronto, beste programa bat hasi da. Esatariak, lehenengo hogei hitz esaterako, hiru aldiz errepikatu du ‘bertan’, eta uste dut bat bera ere ez zela zuzena. Solamente, neuk ere egiten omen ditut hanka-sartzeak! Noski!, koanto!, horixe egiten ditudala hanka-sartzeak! Gauza diferentea da, ordea, deskuidatuta errepidean bazterra jotzea ala beteegi edo abiada handiegian zoazelako jotzea. Erraten unibertsoa ez da oso polita; are itsusiagoa, ordea, halako pixka batez ere, akatsena.

Hau ere eskribitu nuen, pedante arraio honek, zorioneko facebook-ean: “Gaur, Lizarragako Bentan ikusi dut, toki askotan ez bezala, honako hau ondo eskribitua. ‘Salda badago’. Aspertua nago ‘salda dago’ irakurtzen. Arraposta anitz izan nuen. Eztabaida asko, kontsultak ere bai. Baina, kartelean iragarki moduan ipintzen denean, konbentziturik nago ‘salda badago’ dela egokiena, jatorrena eta zuzenena. Berdin dit hori esateagatik ‘pedante hutsa’ deitzen badidazue ere. ‘Gilipollas’ esaten ez didazuen bitartean gustura!

Hitz ematen dizuet ez dudala gehiago eskribituko era honetako artikulurik. Eta ez nazazue kondena behingoagatik, bestelakorik ere etorriko baita.

Bai Horixe, DV: 170525

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

6 respuestas a Pedante hutsa

  1. Liz dijo:

    – Bart gauean, ia-ia lortu diat bi neskarekin oheratzea.
    – Hara! Nola ba?
    – Ba, ez zaidak ba etorri neska, eta zuzenean esan: “nik eta nire lagunak zurekin menage a trois bat egin nahi genuke”.
    – Eta hik zer erantzun?
    – “nire laguna eta biok” esaten dela.

  2. Paskual Rekalde dijo:

    Animo, Rufino!
    Zabarkeria nagusi bazterretan. Euskarak “komunikatu” behar omen du. Ados, baina ez nolanahi.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s