“Nirea da egia”

 

Asteburu osoa biloba zaintzen edo bilobarekin disfrutatzen igaro ostean, astelehenera arte uzten dituzu egunkariak, izan ere igande gaua, hainbeste emozio hunkigarriren ondoren, ohera joateko une ezin atseginago bilakatzen baita.

Halaxe, astelehen goizean jaiki eta, okinak eguneko egunkaria ekarri arte, hartu dut atzokoa, notizia onen bila. Onak ez dakit, baina badator bat oso bitxia: “La Iglesia avisa de que prácticas como el yoga y el reiki son incompatibles con la fe cristiana”. Hego Euskal Herriko gotzainek, EAE eta Nafarroakoek, elkarrekin eskribitu dute azken pastorala, non ohartarazten gaituzten espiritualitate-forma berrien ugalmenaz, eta horietako bat bera ere ez dela konpatiblea ‘benetako kristau-espiritualitatearekin’.

Eliza katolikoan erritual xelebrerik ezagutu izan ez bagenu bezala! Gainera, ‘yoga’ eta ‘reiki’ ez lituzkete nahastu behar. Yogak ez dauka zerikusirik reikirekin. Yoga metodo bat da, diziplina bat, ondo uztartua (adituen esanetan) alderdi fisiko, mental eta espiritualarekin. Oso estimatua, besteak beste, hinduismoan eta budismoan. Erlijio biok kristautasuna bezain errespetagarriak dira. Erlijio guztiak dira errespetagarriak, eta ez dira onargarriak, inolaz ere, honelako diskurtsoak: “Gurea da egia bakarra…”. Gotzain horientzat katolikoa da benetako erlijio bakarra eta beste guztia superstizioa.

Hortik erlijioen arteko borrokara jauzi txikia dago, etnozentrismo erlijiosoaren aurrean gaude. Ekumenismo sano baten izenean, erlijio eta ideologia guztiak, giza eskubideen aurka ez dauden bitartean, elkarrekin bakean bizitzera destinatuak daude. Inor ez dago beste inoren gainetik, eta gotzainak, kasu honetan, etsenplu txarra ematen ari dira.

Badakigu reiki sasi-zientzia dela, baina erlijioetan zenbat gauza dira sasi-zientziatik edo superstiziotik oso gertu daudenak? Erlijioek ere ez dute zientziatik ezer, nahiz eta onartzen dugun zientzia ez dela gai errealitate osoa atzemateko.

«Hemos de dar a la asignatura de Religión la relevancia y profundidad que requiere», diote. Konforme, baina ez inor konfesio jakin bateko kide bihurtzeko. On litzateke eskolan erlijioaren filosofia edo erlijioaren historia irakastea.

Azkenik, zeharo eskandalizatu nauen kasu bat: Caracasko artzapezpikua den Jorge Liberato Urosak esana, alegia aberatsen seme-alabek bakarrik joan behar dutela unibertsitatera, eta pobreak haiei obeditzeko hezi. Jesukristo berriz etorriko balitz…

Bai horixe, DV: 170608

 

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s