Euskara eta intuizioa

‘Euskaldunak’ esaten dudanean, Euskal Herri kulturala hartzen dut gogoan. Bazioen Axularrek: «Badakit halaber ezin heda naitekeiela euskarazko mintzatze molde guztietara. Zeren anhitz moldez eta diferentki mintzatzen baitira euskal herrian…» Alabaina denak zuzen, Axularren irudiko, euskalkiak euskalki. Neure irudipena azalduko dut. Intuizioz dihardut. Horrelakoetan, bere puntuan kokatu behar dira gauzak, eta komeni den erlatibitatearekin hartu.

Euskal herrian euskaraz ez dakien euskaldun asko dago. Utzidazue horrelaxe mintzatzen, paradoxa eta guzti, zeren ez baitut molestatu nahi inor. Nire intuizio eta irudipenaren arabera, euskaraz ez dakitenen artean badira dezente euskara behingoz desagertuko balitz, poztuko liratekeenak. Baina hori ez da gertatuko gaur munduan biziren guztiak desagertu baino lehen. Hori baino dezentez bizi luzeagoa du oraindik gure hizkuntzak.

Bestalde, baliteke euskara dakitenen artean ere norbait egotea “desagertuko balitz” nahian. Uste baino ohikoagoak dira horrelako kontraesan larriak.

Izango dira inertziaz euskaldun direnak eta euskalduntasuna indiferentzia inkontziente baten barnean bizi dutenak. Badira euskararen alde dauden erdaldunak eta euskararen aldeko orriak sinatzen gelditzen ez direnak, nahiz eta ikasteko asmorik, eta agian gaitasunik, bere buruari aitortzen ez dioten. Erdaldun indiferenteak ere asko, gai horietaz arduratu gabe, eguneroko bizitzara ongi moldatzen saiatzen direnak. Beraz, lore mota asko dago Jaunaren lorategian, jende mota anitz eremu txikian.

Eta euskaraz dakitenak? Nolako euskaldunak ditugu gure Euskal Herri kulturalean? Sail handi bat berezko euskaldunak, Goierri, Urola, Kostaldea eta beste toki askotan. Hau da, zein alderditakoa den begiratu gabe, ahal duten guztiak ahal duten guztiekin, espontaneoki, euskaraz egiten dutenak. Era berean, bada motibazio baten edo besterengatik (instrumentala, ideologikoa, pragmatikoa…) euskaraz ikasi duen jende mordoa.

Sail handia da, euskaraz jakin arren, gutxi mintzatzen dena. Euskaldun zaharrak nahiz berriak sartuko nituzke sail horretan.

Noski, badago jendea euskara bikain egiten duena; ordea baita publikoan akats askorekin mintzatzen dena ere. Okerrena da akats batzuk ontzat ematen ari direla: konpletibo faltsuak, hipotetikoen desagerpena (‘zen’, ‘litzateke’ren ordez, inolako zehaztasunik gabeko hiztegia garbitasunaren izenean (bere burua hiltzen saiatu)… Adibidez, hau bezalakoak onartzen ari gara: “ez duzu zertan etorri beharrik”, honako bion ordez: “ez duzu zertan etorririk” edo “ez duzu etorri beharrik”

Bai Horixe, DV:170622

 

 

 

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s