Planeta zaintzen


Planeta zerbitzatzeko gaude hemen. Denok planeta honetakoak garenez eta guztiok dugunez hemen bizitzeko eskubidea, ez dago ardiak eta otsoak  (denok gara aldiz ardi eta aldiz otso) elkarrekin ongi konpontzea beste erremediorik. Ezinbestekoa da guztion jarrera egokia eta zuzena, etxea aurrera ateratzeko. Edozein aktibitate burutzen delarik, ingurumenak beti salbu egon behar du. Poluzioa eta kutsadura dira etsairik nagusienak. Planeta gauza asko da: bizitokia, paisaia, bizibidea… Behartuak gaude zaintzera, eta ez ahal dugun zukurik handiena atera eta atzetik datorrenari «hor konpon» esan. 

Ez gara esaten ari problema orain sortu denik, aspalditik dator. Ordea, orain problema areagotu egin da. Batez ere, Donald Trumpek berrikitan hartu duen bezalako erabakiekin.  Jarrera maitekorra behar da, mundua salbatuko badugu, eta anaikorra ere bai pertsona eta animalia eta izaki guztiekin, lurra eta landareak barne.

Kukua isildu da, eta artzaina jada joan da mendira, ardiak eta otsoak harreman harmoniatsuan zaintzera. Artzainak behar ditu irispide eta instalazio egokiak mendiko lana antzetsu burutuko badu. Badiote, bide onak eginez gero, edozein ibilgailu joan litekeela mendira, eta Trumpen erabakiek adina honda dezakeela ingurumena. Bada saihesteko modu bat: aski da beharrezkoak diren tokietan esateak ipintzea, eta ibiltzeko eskubide duenari bakarrik giltza ematea.

Bestalde, planeta ez da bakarrik ekologia eta paisaia. Bada kultura ere. Eta planeta honetan kultura asko daude, denak dira duinak eta denek dituzte zainduak izateko eskubideak. ‘Océano de sabiduría’ liburuan hauxe irakurri diot Dalai Lamari: «Tibetarrok kultur legatu bakarra eta desberdina dugu, txinatarrek bezalaxe. Txinatarrei ez diegu gorrotorik, baizik bihotzaren barnenetik errespetatzen dugu haien kulturaren aberastasuna zeinek duen mende ugaritako antzinatasuna. Nahiz eta errespetu hori sentitu eta ez izan anti-txinatarrak, sei milioi tibetarrok eskubide berdina daukagu gure kultura berezia kontserbatzeko, beste inori kalterik egiten ez diogun bitartean».

Planetaren zenbat tokitan aplika ote daiteke Dalai Lamak errebindikatzen duena! Lurralde askotan aurkitu ahal da Tibeteko egoera bera. Ez da besteak baino kultura eta hizkuntza inportanteagorik. Guztiak dira inportanteak. Izan daiteke handiagoa batzuen balio instrumentala edo funtzionala, ordea balio intrintseko eta esentzialei dagokionez ez da inolako alderik.

Bai Horixe, DV: 170629
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s