Bai arraroa haizela!

«Zein izan da zure bizitzako garairik onena?», galdetzen didate askok. Oso ohikoak dira horrelako galderak. «Hauxe», erantzuten diet. Harritzen da jendea iraganeko aldi edo garairen bat hautatzen ez dudalako. «Nolatan da posible –esaten didate–, 71 urte badituzu-eta, ongien orain zaudela esatea, haurtzaroa, gaztaroa… ahaztuta?» «Bai arraroa dela», diote batzuek eta beste batzuek batere disimulurik gabe, zuzenean: «Bai arrarora haizela!».

Ez nago gaztaroarekin ahaztua. Ongi integratua daukat orainean. Nolabait esateko zirkunstantzia guztien integrazioa ez al pertsona? Itzal eta ilungune askoko gaztaroa izango zen, agian, nirea; ez, ordea, argi-txintarik gabea, argi-zantzu distiratsu batzuk gabea. Eta ongi konpontzen naiz gaztaroko mutiko harekin, egunero egoten naiz berarekin. Maitekiro besarkatzen dut mutiko  hura. Aurrez aurre jartzen gara biok, begirada amultsua botatzen diogu elkarri, sentimendu maitekorra sortzen ahalegintzen naiz, saiatzen naiz gure inkontrua biontzat atsegina izan dadin eta saiatzen naiz inkontru horrekin gozatu eta disfrutatzen, eta Rufino gazteak ere goza eta disfruta dezan.

Ez, alabaina, gauza onak bakarrik gogoratu eta onesten ditudalako. Inor ez da perfektua, eta batzuk perfektuak baino askoz gutxiago, ni adibidez. Ordea, izan garen oro osorik hartzea da sekretua. Inor ez da bere buruarekin adiskidetuko, izan den guztia onartzen ez duen bitartean. Askok usteko du ona dela garia eta lastoa bereiztea. Kasu honetan ez da horrela. Eszisioa baino ez dator hortik, izan litekeen gaixotasunik txarrena.

Geroari buruz ere izaten ditut galderak. Ea ez al dudan ilusiorik biloba hizketan entzuteko, edo hari ipuinak irakurtzen hasteko edo… «Baina ez al duzue ikusten –erantzuten diet– gehiago ezin den moduan ari naizela jadanik bilobarekin disfrutatzen»? Ez al nagoen ilusionaturik udan  bidaiatzeko edo bakaziotan joateko. Ez didate ulertzen jadanik asko gozatzen dihardudala ‘Odolaren mintzoa’, ‘Haur besoetakoa’, ‘Lolita’, ‘El conble hindu’… bigarren edo hirugarren aldiz irakurtzen. Edo Nañarri atzetik gora  eguzkia nola irteten den kontenplatzen. Ez al nauten emozionatzen ‘El Procés’ek, Eskoziako erreferendumak edo Euskal Herrira laster iritsiko diren oihartzun independentistek. Ez didate entenditzen nik jadanik bizi dudala eta badaramadala aurrera neure prozesu politiko propioa.

Ez didate ulertzen iragana joan zela, eta geroa ez dela etorri. Eta ari denean saiatu behar dela.

Bai Horixe, DV 170706

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s