Zientzia eta dogmatismoa

Dogmatismoa definitzeko modu asko dago, edo adibide askoren bitartez zuzen dezakegu fokua dogmatismora. Nik bat aukeratuko dut, hauxe: dogmatismoa da norbere iritziak eta ideiak egia absolututzat hartzea. Begi-bistakoa, beraz, pentsamendu librearen kontrakoa dela. Egiaren bila onestuki ez saiatzeak ere badu zerikusia dogmatismoarekin.

Normalean, erlijioarekin erlazionatu izan da dogmatismoa. Egia da erlijioa dela dogmatismoa garbien islatzen diguna, ez daude alferrik hainbeste dogma esplizitatuak. Baina beste esparru asko ere ez daude libre dogmatismotik. Azken finean, hauxe besterik ez da: nire sinesteak egiazkoak dira eta bestearenak eztabaidarik gabe deskalifikatu. Eta zientzian ere badago dogmatismoa?

Zientzia, berez, antidogmatikoa da. Baiezta ala ezezta daitezkeen hipotesien bidez funtzionatzen du. Alde horretatik, zientzia, beti, egiari irekia dago, eta esan genezake jakituriaz eta apaltasunez jantzia. Zer gertatzen da, ordea,  zientzialariekin? Posible al da zientzialariak dogmatismoan erortzea? Baietz dirudi. Hortaz, “Zientzia jakinduria da, zientzialariak, batzuetan, dogmatikoak”.

Badira zientzialariak zenbait terapia-modu sasi-zientifikotzat hartzen dituztenak; adibidez, psikoanalisia, osteopatia, akupuntura, psikologia transpertsonala eta abar eta abar. Bestetik, “egia ez da laborategian demostra daitekeena besterik”. Gehiegi iruditzen zait. Hain zuzen, hauxe irakurri diot E. Martínez Lozanori: «Zientifikoki demostra daitekeen guztia egiazkoa da, baina egiazkoa den guztia ez daiteke demostra zientifikoki». Nire informazioa zuzena bada, errealitatearen %4 besterik ez dugu ezagutzen; zer gertatzen da gainerako % 96rekin? Ez al dezakegu esan: zientziaz harago ere badago bizia, badago errealitatea?

Jadanik badakigu zientifismoa zer den: nozio zientifikoei neurriz gaineko balioa ematea. Batzuek oraindik aurrerago jotzen dute: zientifikoa ez den oro irrazionala da. Zientziak zer esan diezaguke sentimenduen gainean?, baina ez nuke esango sentimenduak irrazionalak direnik. Ez dut uste razional-irrazional kategorian sar daitezkeenik. Bestalde, uste dut intuizioak eta senak paper handia betetzen dutela ezagutzari dagokionez, ez nituzke gutxietsiko. Amai dezan Juan Kruz Igerabideren esaldi honekin: “Nondik gatoz, nora goraz: lerro infinitua, zeinen segmentu bat atzematen duen zientziak”.

Bai Horixe, DV. 170720

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s