Edozein giza taldetan izaten dira harreman-problemak

Edozein giza taldetan izaten dira harreman-problemak, ez da bat bera ere salbatzen: familia, bizilagunak, komentua, partidu politikoa, irakasle-taldea, lantegia, eta hortik aurrera ipini nahi dituzuen adina adibide, ez duzue aurkituko erlazio-problemarik ez duen kolektiborik. Baita santuen artean ere. Esate baterako, Aita Menniren biografia inork irakurri badu, ezin ukatuko du problemaz josiriko harremanak izan zituela ingurukoekin.

Jesusen dizipuluak ere ez ziren libratu egoera horretatik. ‘Behin batean, Zebedeotarren ama joan zen bere bi semeentzat mesede eske, bere ondoan, alde banatan, eser zitzan…’ Jesusek prometatu ez arren, beste hamarrak haserretu eta bi anaien kontra jarri ziren.

Egoaren jokabide tipikoa da. Egoarekin identifikatzeak, ezinbestez, joera egozentratuera eramaten gaitu. Objektuak, tituluak, itxura, agintea… behar ditugu. Bere baitan ez da ezer egoa, parasitoaren tankera du, besterenik bereganatu behar du. Edukitzeari ematen diogu garrantzia, izateaz ahaztuta, eta Jesusen jakinduriazko hitzak aintzat hartu gabe: “ez da etorri zerbitza dezaten, zerbitzatzera baizik”. Esan dugu egoa besterenetik bizi dela; ‘hau nirea’, esaten duenean bakarrik bizi da egoa. Egoaren ezaugarri nagusia –forma edozein dela ere− anbizioa da, eta bizitzako arlo guztietan ager daiteke, baita erlijioan ere, eta lehen gorago aipatu ditugun eremu guztietan.

 (cf. ‘Guía para volver a casa’, 271 or., Desclée de Brouwer, E. Martínez Lozano)
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s