‘Kontzientzia txarra’

‘Kontzientzia txarra’. Gauza horiek beti dira komatxo artean ipintzekoak. Nor gara gu inor epaitzeko? Blesa jaunaren heriotzari buru ari naiz. Hipotesi gehienen arabera bere buruaz beste egin du. Baina ez ahantzi edonork egin lezakeela hori. Adituek diote, %99,99, kasuetan gaixotasunaren (depresioaren) ondorioa izaten dela.

Batzuek, ordea, kontzientzia txarrari atxikitzen diote, askotan errua. Ni ez naiz hor sartuko. Jauzi handia egin eta benetako kontzientzia txarraren historia batera pasatuko naiz, nahiz eta, denboraz eta gertaeraz, arrunt urrunduko naizen. Julian Grimau aipatu nau dut; besteak beste, hura delako nire kontzientzia politikoa esnarazten, neurri batean, lagundu zidana. Aurrekari horrekin, jende askok ulertuko du zergatik ez naizen batzuk bezain abertzale sutsua edo abertzale hutsa.

Hamazazpi urte nituen. 1963a zen. Gure ama Genovevak, etxeko leiho eta ate guztiak itxirik, ‘Radio Pirenaica’ edo ‘Radio París’ ipintzen zuen. Han entzuten genituen Espaniako notizia politikoak. Atzo goizean esan izan balute bezalaxe dauzkat gogoan Julian Grimauren atxiloketa, tortura izengabeak (leihotik behera bota) eta hilketa, noski ‘Radio Pirenáicako’ esatariaren ahotsean, ahots sakona eta eraginkorra.

Gertaera bakoitzak beti du mami asko eta, mami asko duen eran, tintontzian gauzak uzteko arriskua. Zenbaitetan, orain bezala, propio dago utzi beharra. Gainerako kronika baztertu eta kontzientzia txarraren ildoari lotuko gatzaizkio, Grimauren ‘exekuziotik’ hasita.

Baina etena dezentea izango da. (…) Julian Grimau kaperan zegoen, ‘exekuzo’ aurreko orduetan, bere abokatuaren konpainian, araudi miliarrak agintzen duen eran. Apirilaren 20an, goizeko 5ak aldera trasladatu zuen furgonetak tiro-tokira. Printzipioz Guardia Zibilari agindu zitzaion pelotoia osatzeko, baina buruzagiek uko egin zioten, esanez Guardia Zibilari gorpuren zaintza baino ez zegokiola. Madrildo kapital jeneralak ere ez zuen onartu karrerako militarrez pelotoia osatzea. Badirudi, azkenean, Francok berak agindu zuela osa zezatela pelotoia errenplazoko soldaduez. Testiguen arabera, 27diparo egin zizkioten, eta ez zuten lortu hiltzea. Hori horrela, kapitan abokatuaren protestapean, pelotoiaren buru zegoen tenienteak eman behar izan zizkion bi tiro buruan. Geroago, ‘exkutatuaren’ familiari aitortu zionez, ekintza horrek bizitza osoan pertsegitu zuen; hain zuzen, teniente horrek psikiatriko batean amaitu zituen bere egunak.

Bai Horixe, DV: 170727

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s