PERLA

“Soroan ezkutaturiko altxorraren antza du Zeruetako Erreinuak” (Mt 13,44-45).

Parabola horrek Chuang Tzu-rena omen den beste bat, K.a. IV. mendekoa,  gogoratzen digu: Gauaren koloreko perla. Honela dio: “Enperadore Horia paseoan joan zen Ur Gorriaren Iparraldera, Kwan Lun mendira. Inguruan begiratu munduaren ertzetik. Etxerakoan, galdu egin zuen gauaren koloreko perla. Zientzia bidali zuen perlaren bila, eta ez zuen ezer lortu. Analisia bidali zuen gero perlaren bila, eta ez zuen ezer lortu. Logika bidali zuen hurrena perlaren bila, eta ez zuen ezer lortu. Orduan, Ezerezari galde egin zion. Eta Ezerezak zeukan perla! Enperadore Horiak: “Benetan harrigarria: Ezereza, inork bidali ez bila, ezer egin ez bila zezan, eta berak eduki gauaren koloreko perla!”.

Parabola batean zein bestean, Errealaren azken sekretua da perla, eta, aldi berean, gure benetako identitatea. Gizakiak “galdu” (ahaztu) egin du altxorra eta altxorretik deskonektaturik bizi da. Perla galtzean, noski, purtzileria batzuk baino ez du. Sufritu egiten du, bata uste eta bestea izaki, benetan nor den ahazturik. Amets horretatik atera egin behar du −esnatu−, eta benetako identitatea ‘gogoratu’. Baina norengana jo? Ez zientzia, ez analisia eta ez logika dira gai haraino eramateko: buruan erakutsi du ez-gai dela perla aurkitzeko. Gogor saiatuko gara bila, asko sufrituko dugu desbideraturik gabiltzalako. Agian, egunen batean, hainbeste sufrimenduren aurrean akiturik, baliteke Ezerezaren besoetan jartzea, eta hark itzuliko digu perla gurea.

 Mistikoek ongi asko dakiten bezala –pentsa dezagun, adibidez, Joan Guretzekoarengan edo Miguel Molinosengan−, Ezereza da kontzientzia egoera bat, kontzientzia egoera diferentea egoera mentalarekin konparatuta. Burua isiltzen dugunean jalgitzen da garen Kontzientzia: Ezerezak (pentsamendurik ezak) Dena oparitzen digu. Ezerezak geure ‘etxera’ eramango gaitu (perla horrexen bila genbiltzan bizitza osoan).

(cf. Guía para volver a casa, E. Matínez Lozano, Desclée de Brouwer, 279 or.)
[17.7.30−17.8.5 astea]
Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s