Gazteak asteburuan

Asteburuko gauak eta, batez ere, ordu txikiak, bereziki uda garaian, ernegagarriak omen gurasoentzat. Aldez aurretik dakite loak ez dituena aise hartuko. Oherako asmoa hartzen dutenean, batek baino gehiagok (ausartenek) lo egiteko pilula hartuko du ‘behingoagatik’?. Baina, halaxe ere, begiak ernai eta belarriak erneago: zaratarik txikiena entzuten dutenean, “hara hemen da”, esanez, nahiz eta, beharbada, sarri errepikatuko den alarma faltsua izan, eta berriz ere zain jarraitu behar, giltza-hotsa entzun arte edo… Ez dakit zer mekanismo klase dagoen gure buru horretan, askotan entzunarazten digu gustukoa dugun zaratotsa, kasu honetan giltza txikiaren soinua.

Eta telefonoa ere ondo-ondoan, badaezpada ere, eta hura poza!, Ordizian gelditu beharrean Brinkolaraino joan dela, deskuidatuta, esaten badizu ere. Itzultzeko lasai hurrengo trenean Ordiziara, esango diozu, hantxe itxarongo diozula. Seme prodigoarena da Jesusek idatzi zuen parabolarik ederrena! Kasu hauek badute, sakon sakonean, sinbolo haren isla edo zantzu txiki-txiki bat.

Niretzat aspaldiko kontuak dira, baina batzuentzat oraindik nahiko berriak izango dira. Txandaka-txandaka denek igaro beharreko fasea baita; nahiz eta, batzuetan, dena beltz ikustea gustatzen zaigun, ez da horrenbestetarako. Uste baino arduradunagoak dira gaurko gazteak. Gu adina edo, agian, gehiago ere bai, nahiz eta euren ordutegia atzeratuta, beranduturik, dagoen.

Bai, badakigu jende gaztea herririk herri ibili ohi dela festetan, eta haientzat parranda- edo dibertsio-orduak direnak gurasoentzat telebista ozen, oso ozen, ipintzeko ordua edo errezelen atzetik begira egoteko orduak direla. Alegia, kezkaturik egoteko orduak direla. “Badakite zer egiten duten” kontsolatuko dira, eta “badakite zer egiten duten” hori ez da hainbeste preserbatiboaren inguruko kontua bakarrik, beste gauza asko sartzen dira hor, bolantea eta abar. Gehiegi estutzea ez da ona, neurrian dute onura gauza guztiek.

 “Gaurko gazteak, gaurko gazteak…”, entzungo diozu zenbaiti, ‘desastrea’ balira bezala, eta hori ez da horrela. Ahaztu al zaizue geu nolakoak ginen? Goizxeago erretiratuko ginela? Eta zer? Baina ez dut uste baldintzetan alde handirik egongo zenik. Azken galdera bat luzatu nahi dut: honako eslogan hau nork hartuko ote serioago gaurkoek ala lehengoek: ‘Ez beti da ez!?’ Jakin nahi nuke!

Abuztua da, uda-giro betea. Oporrak eta jaiak, gehiegi kezkatu gabe, ez duzu merezi-eta, ondo igaro.

Bai Horixe, DV: 170803

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s