KONPARTITU

«Ez daukate zertan joanik, eman zeuok jaten» (Mt 14,13-21)

‘Ogien biderkaketaren’ kontakizunarekin ari gara. Lau ebanjelio kanonikoetan azaltzen da. Horrek esan nahi zerbait handia gertatu izango zela, lehen komunitate haietan horrelako inpaktua eragin bazuen. Nahiz eta hipotesi hau edo hura bermatzeko daturik ez dugun.

Agian, Jesusen presentzia karismatikoak jendea erraz mobilizatzen zuen, zeukaten dena konpartitzera. Eta, hain zuzen konpartitze hori zen ‘miraririk’ aski, eta gauza bat azpimarratzen da: konpartitzeko gai garenean, denentzat iristen da, eta sobratu gainera.

Konpartitzeak errukia esan nahi du, bestearen tokian jartzea, besteari fabore egitea; noski, merezitako faborea. Bestearen ezin eta sufrimenduaren aurrean, barrena, erraiak, mugitzen ez bazaizkigu, zerbait gaizki dabil. Barrengo zarrastada edo astinaldiak eramaten gaitu pertsona behartsu edo minduaren aldeko ekintza efikazak burutzera.

Bada Urrezko Erregela bat tradizio guztietan –euskaraz ere sarritan errepikatu dena– :“Ez egin besteri zeuri egitea gustatuko ez litzaizukeenik”. Edo “tratatu besteak zeu tratatua izatea nahiko zenukeen moduan”. Ez gintezke ‘izan’ elkarrekin baino, bata bestearen baitan bizi gara, identitate konpartitua da gurea. Hori konprenitu eta horren kontzientzia hartuz gero, ez dago gehiagoren beharrik. Ez dago paternalismorik eta ezta premiarik ere.

  (cf. Guía para volver a casa, E. Matínez Lozano, Desclée de Brouwer, 283 or.)
[17.8.6−17.8.12 astea]

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s