Buruan edo hortzetan

Komunera joateko ere karneta eskatuko digute aurki. Orwell-en ‘Anaia Handia’ izugarri bat bihurtu da mundu osoa.

Kontrako bankura joan nintzen txekea kobratzera. Abisurik gabe aldatu didate bankua, aurrekoan beste batetik kobratzeko bidali ostean. Ez nekien herri horretako zein kaletan edo tokitan aurkitzen zen banku ‘berria’. Galdezka, iritsi nintzen, horratik, ‘Erromara’. Atera irekitzeko, tinbrea jo behar. Mutilak, babestuta daude oraintxe gauzak!

Sartu nintzenean, erloju ondoko larruzko sofan eseri nintzen, gutxi gorabehera zenbatgarren nintzen kontuak aterata. Motxila ireki (sartzerakoan ez zidaten errekisatu), liburua atera, eta hura irakurtzen hasi nintzen: ‘Una soledad demasiado ruidosa’ (Bohumil Hrabal). 21. orrialdean nindoan. Nintzenik ere ohartu gabe igaro zitzaidan denbora, puska batean. Burua altxatu nuenean, egia esan ez dakit zertarako, konturatu nintzen jende berri asko zegoela, baina nire aurretik ziren guztiak desagertu zirela.

Ohartu nintzen, era berean, pantaila batean zenbaki batzuk azaltzen zirela, eta zenbakia aldatu ahala altxatu eta joaten zela jendea leihatilara. Ondoan neukanari galdetu nion bulego hartan gauzak nola ziren, eta esan zidan txanda-zenbakia hartu behar nuela. Oso jatorra zen. Berak erakutsi zidan bidea txartela ateratzeko makinaraino. Hasi makinari alde guztietara begira, baina ez nuen asmatzen. Nire ondoren etorri zen neskak: “Tiene que introducir el número de carné”. Ez nuen nahi orduko asmatu! Ustez ondo ematen nik botoiei eta hark atzera bota. Desesperazioaren gailurra bistan nuela, justu-justu eman zidan txartela. Berriz ere itxaron egin behar. Beste 5 edo 6 pasatu zirenean, nire txanda. Gero txekea kobratzeko ere nolako tramiteak! Aurrea, fondorik bazegoen begira, gero karnetaren zenbakia bi tokitan apuntatu, ondoren sinatu, eta halako batean eman zizkidan txekean azaltzen ziren euro apurrak.

Lehenengo aldia da bankuan txanda hartzeko karnetaren zenbakia eskatzen didatela. Seguru nago orain toki guztietan ezarriko dutela sistema bera, eta ez zaigu geratuko zenbaki hori buruan ondo sartuta eramatea edo Nortasun Agiria hortzetan hartuta ibiltzea beste erremediorik. Komunera joateko ere karneta eskatuko digute aurki.

Nik etsi dut. Orwell-en ‘Anaia Handia’ izugarri bat bihurtu da mundu osoa. Kontrolaturik bizi gara eguneko 24 orduetan: autoan goazenean, sare sozialetan gabiltzanean, Visarekin zerbait ordaintzean, edozein kontratu klase egiten dugunean, errenta deklarazioa egitean… Zepoan erortzetik eskaporik ez dugun lurpeko satorrak gara, beti bistan.

Bai Horixe, DV: 170810

 

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s