Archivo del Autor: kafarnaum

Asteburua Arantzazun

“Zuk zer duzu, Arantzazu?” Artea omen da, fedea, kultura, euskara… Euskal Herriak maite zaitu. Elorria da zure sinboloa. Elorriaren arantzek denok estu-estu lotzen gaituzte. Arantzazuk jendea biltzeko ahalmen paregabea dauka, oraindik. Oraindik diot, zeren XXI. mendean gaude. XXI. mendean! Dena … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Zigorra 1

« Ninivetarrek ere auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo dute (Lk 11,29-32). Erlijioetan oso ohikoa da epaiketa, zigorra ez kondenaz hitz egitea. Gure perspektibatik, agian, garbi ikus daiteke engainua, eta baliabide erraza dela autoritatearentzat, botereari eutsi eta boterean jarraitzeko. … Seguir leyendo

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

Inportantea izan nahi

“Mundua bitan banatzen da” –inportanteak izan nahi dutenak eta ez dutenak–, esatera nindoan, baina ez dut esango. Kasik mundu osoak izan nahi du inportantea. Hori bai, agian, denok ez dugu izan nahi inportanteak esparru berean. Batzuei dirua interesatuko zaie, beste … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

“Etsaiak” zaindu

«Hala!, zuk ere egin gauza bera». (Lk 10,25-37) Samariar onaren parabolak (samariar errukitsuarenak) zeinen ederki sintetizatzen dituen Jesusen mezua eta praktika! Parabola probokatzailea eta subertsiboa, bat baldin bada. Probokatzailea, dagoen erlijiositatea, apaizak eta lebitak ordezkatzen dutena, kuestionatzen duelako; samariar bat … Seguir leyendo

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

Irribarrearen indarra

Erlaxazio programa guztietan aurki daiteke irribarrearen inguruko ariketaren bat: “Suabetu aurpegia, eztitu irribarretsu jarri arte; agian, hasieran nekoso egingo zaizu, bortxatua irudituko zaizu, baina ahalegindu, eta zure aurpegian irribarrea loratzen bada, dena erraztuko da”. “Irribarre egizu arren”, lehen ere noizbait … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Zerbitzua eta errukia

«Benetan diotsuet publikanoak eta prostitutak zuen aurretik daudela Jainkoaren Erreinurako bidean». (Mt 21,28-32) ‘Publikano eta bekatariekin’ elkartzen zela leporatzen zioten Jesusi, hau da, portaera txarreko jendearekin, pertsona erlijiosoarentzat. Baina Jesusek salatarien beraien erlijiotasuna salatzen du. Apaiz, herriko zahar, goi kargudun … Seguir leyendo

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

Urriaren bata: zain

Gizon eta erriyak dabiltza bildurrez , alkar zelatatubaz legorrez ta urez; itz ederrak esanaz, barrendik gezurrez: Zeiñ dirade gaiztuak? Bestiak bai, gu ez… indarra nagusi ta gogorrena juez.. Hemeretzigarren mendean Pedro Mari Otañok paratutako bertsoa da. Orduan ongi zetorrena, nonbait, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario