Archivo de la categoría: 1 Artikulua/Prentsa

Hilerria profanatu

Dakizuen bezala, joan den ostegunean Domu Santu edo Santu Guztien eguna zen. Era guztietako kristauak eta kristau ez direnak hilerrira, hurbilekoak izandakoak gogoratzera, joaten diren eguna, nahiz eta pertsona helduentzat eta eguraldi txarra izanez gero, aurrekoan bezala, badagoen formula edo … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Ilargi betea

Gaur “urriak 24”, ilargi betea. Estella-Lizarratik gentozen Jesus Mari eta biok. Abartzuzan gelditu behar izan dugu, hark enkargaturik zeukan gazta jasotzeko. Lorategiaren aurrean dago artzainaren etxea, behean gaztandegia duela. Ama Logroñon eta aita ardiekin izaki, semeak atenditu gaitu. Neuk ere … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Gogoeta osasuntsua

R.I.k paktua egin du bere buruarekin. “Atentzioa ipini eta ez juzkatu” lematzat harturik. Artikulu hau eskribitu zuen egunean, semeari deitu zion bazkaltzera etortzeko. Erantzun zion ez zeukala etortzerik, Bilbon zela eta. Ez zion deus ere galdetu: hor amaitu zen solasa. … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Banderen festa

Azken boladan bandera-festa izugarria ikusten da bazterretan. Kasu askotan, mitinetan, hitzaren ordez banderak agintzen du. Adibidez, Vistalegren aurrekoan. Esanguratsua da ‘Mediterràneo Digital’en titularra: “Vox fletará autobuses desde todo el país para llenar Vistalegre de banderas de España”. Ez ninduen hainbeste … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Bizitza konprometitua

Konpromisoaren garaiko umeak gara gu. Era askotako konpromisoak ziren: konpromisoa euskararekin, euskal kulturarekin, arlo sozialean, ikastolarekin, herriarekin (horrelaxe abstraktuan). Hain zuzen, ‘herriarekiko konpromisoak’ urrunegi eraman zuen gure garaiko gazte asko. Eta hemen gabiltza orduko hanka-arrastoak oraindik ere berdindu ezinik. Sobra … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Pentsioen igoera

Honela amaitu nuen aurreko asteko artikulua: «Tokirik banu, Solchagari ere esango nizkioke gauza pare bat gustura, jubilatuoi egin dizkigun irainengatik.» Horrek aterako dizkigu eltzetik babak, sozialista izan eta kontu horiekin baldin badator hona! Esan ez zuen, bada, jubilatuok ez dugula … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Argiaren prezioa

Joan den asteko lehen egunean, igandean, Argiñanotik Zaldibiara nindoala edo nentorrela, gauza bera izaki, eguzki-plakaz aski betea ikusi nuen Lizarraga gainean dagoen ostatuaren teilatua. Sorpresa izan zen. Ez eguzki-plakak han ikustea, baizik oraindik ohartzeke egotea. Semea zetorren txofer, eta gidatu … Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario