Archivo de la categoría: 1 Bertsoa

Ibai Esoainek irabazi du XXXIV. Basarri saria

Xabier Euzkitze sailkatu da bigarren postuan  Ibain Esoain oriotarrak irabazi du aurtengo Basarri saria, XXXIV. edizioan, ‘Sigi Saga’ izeneko bertso sortarekin. Zazpina puntuko zortzi bertso dira, Xabier Amurizaren ‘Neska zaharrak eta apaizak’ doinuan. Oriotarra izaki, arrantza-mundu bikain ezagutzen du Ibaik, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Lujanbio, Maialenen aurka

Beste edozein bertsolari har nezakeen, baina Maialen Lujanbio aukeratu dut, eta kartzelako saioak, azterketa txiki bat egiteko, bera delako lehen postuan sailkatu dena eta bera delako hiru bertsoko saioarekin, txapelketa osoan, punturik gehien lortu duena: Irunen, kartzelako lanean, 177 puntu. … Seguir leyendo

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Jon Azpillaga Urrutia: bertsolari eta plazagizon

Berrogeita hamazazpi urte dira aurten, beteta edo betetzeke, Jon Azpilla bertsolaria ezagutu nuela, argazkitan, prentsa eta bertsotan; pertsonalki ezagutu nuenerako beste hiruzpalau urte gehiago igaro ziren. Oker ez banago, San Luis Gonzagakoaren ospakizun-festan. Dena den, ez da erraza zehaztea zein … Seguir leyendo

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Jon Azpillaga hil da

Zinen zu gizatasun denen monumentu, zenbat jende eduki zenuen kontentu, Euskal Herri osoan bertso eta kantu, zugandik ikasia badut hainbat  kontu, herriaren zimendu, euskararen mentu. Goierritik Kostara doa dolumina, ahaztuko ez zaitudala egiten dut zina; abertzale, euskaldun eta fede fina, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Gauero bertsoa 160927

Berrogeita bat urte bete dira aurten, gaurko egunez dira gainera hain zuzen, eta bost mutil gazte fusila zituzten; gaur, bihar eta beti oroitu gaitezen hiltze onik sekula ez dela izaten.    

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Gauero bertsoa 160923

Hauteskundeak dira hurrengo igandean, nabarmen seinale da Euskadi aldean; hautagaiak irratiz ta berdin kalean, ilargia eskainiz betiko planean, oroituko al da inor bukatzen denean?  

Publicado en 1 Bertsoa | Etiquetado | Deja un comentario

Gauero bertsoa 160922

Alakarrekin gu biok ogeita sei urte, Euskal Herri osoan kantuz artu parte; maitagarria intzan ta erriak maite; Jaunak deitu dik orain zaik ordua bete… agur lagun zaar ona, agur aurki arte! Basarrik Uztapideren hiletan.    

Publicado en 1 Bertsoa, 2 Opúsculo, General Castellano | Etiquetado | Deja un comentario