Archivo de la categoría: 1 Narrazioa

JARDINA

Gure jardina txikia da. Hirurogei metro burutik. Baina metroak ez dira oztopo landare bariatu dezente edukitzeko. Etxearen kontra dago. Bi ate igaro behar dira hara iristeko, kristalezkoa eta burdinazkoa. Kristalezkoa egurrezko markoan sartua dago, bi pare gortinarekin. Burdinazkoak ez dauka … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

Eskerrik asko

«Eskerrik asko» esan nuen, garbi-garbi entzuteko moduan, ondoan inor izan banu. Begoñak oparitutako mobila daukat. Corte Inglésen erosia. «Amona» esan dut gero. Gaur nire urtebetetzea izaki, «urte askotarako, Ander», esan dit amonak. Kasualitatez, azkenekoa da deitzen, etxekoen artean. Begikoa nau … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

LEGEAREN AURREAN

Oharra: kafkiarretan kafkiarrena. Ipuin honek oilo-ipurdirik ateratzen ez dionak, orratza sartu eta nekez emango du odolik. Legearen aurrean zaintzaile bat dago. Nekazari bat hurbiltzen zaio, eta sartzen uzteko eskatzen dio. Baina zaintzaileak erantzuten dio oraingoz ez daukala pasatzen uzterik. Gizonak, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

Mini-narrazioak

 Nabaritu «Oraintxe joan da», esan zidan, eta malkoak zerizkion begietatik. «Itzulinguruka ibili da, baina alferrik; ederki antzeman diot», jarraitu zuen. «Aurpegian hainbeste kolore zeuzkan! Hala ere, kontraste gutxi. Denek norabide berean ipini naute. Susmo bakarra piztu didate: berriz ere hartzen … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

MUSUA

OSTIRAL Santu zen. Egun pare bat ziren ospitaletik atera zela. Gaixo eta zahar itxura besterik ez zekarren, eta bihotza dolorez beteta, berriz ere munduko ofiziorik zaharrenari, eta miserableenari, ekin beharko ziolako. Herrian sartzean, kanposantuari begiratu zion, eta bere hezurrak lehenbailehen … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

TXIKI

Txiki nagusirik gabe geratzera zihoala ohartu nintzenean, geu egin nintzen kargu, beharrezko guztiak eskaintzeko prest. Ez du ematen, baina gauzak konplikatu egiten dira, zeure buruarekin fidagaitz jartzeraino. Hasten zara bueltak ematen eta pentsatzen duzu beste norbaitekin hobeto legokeela; agian, nagusi … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario

Bihotzaren zelaietan

URDURI EKAINEKO lehen egunetan gaude, uda gainean dugu, kukua joateko oso gutxi falta da, eta urduritasuna barrundatzen dut ingurumarian. Urduri ikusi ditut ikasleak; nerbioso, gurasoak. Ikasleak aztoratzeko ez da motiborik falta: azterketak bukatu orduko errekuperazioei ekin behar; horiek amaitzearekin batera, … Seguir leyendo

Publicado en 1 Narrazioa | Etiquetado | Deja un comentario