Miedo

Temía estar solo, hasta que aprendí a quererme a mí mismo.

Temía fracasar, hasta que me di cuenta de que únicamente fracaso cuando no lo intento.

Temía lo que la gente opinara de mí, hasta que me di cuenta de que siempre opinarán.

Temía que me rechazaran, hasta que entendí que debía tener fe en mi mismo.

Temía al dolor, hasta que aprendí que este es necesario para crecer.

Temía a la verdad, hasta que descubrí la fealdad de las mentiras.

Temía a la muerte, hasta que aprendí que no es el final, sino más bien el comienzo.

Temía al odio, hasta que me di cuenta de que no es otra cosa más que ignorancia.

Temía al ridículo, hasta que aprendí a reírme de mí mismo.

Temía hacerme viejo, hasta que comprendí que ganaba sabiduría día a día.

Temía al pasado, hasta que comprendí que es solo mi proyección mental y ya no puede herirme más.

Temía a la oscuridad, hasta que vi la belleza de la luz de una estrella.

Temía al cambio, hasta que vi que aun la mariposa más hermosa necesitaba pasar por una metamorfosis antes de volar.

Hagamos que nuestras vidas cada día tengan más vida y, si nos sentimos desfallecer, no olvidemos que al final siempre hay algo más.

Hay que vivir ligero porque el tiempo de morir está fijado.

Ernest Hemingway (1899-1961)
(Gentileza de E. Martínez Lozano)
Anuncios
Publicado en 2 Espiritualidad/Reflexión | Etiquetado | Deja un comentario

Aitzakiak argudio

Ezin ukatu gizakiok espezialistak garela elkarri kalte egiten. Askoren iritzia da edozein huskeriagatik erasotzen diogula batak besteari. Ez naiz iritzi berekoa. Erasoa beti kalkulatua izaten da, taktika edo estrategia baten arabera antolatua, eta interes jakin bati lotua.

Hori bai, benetako argudiorik ez denean, gogor ahaleginduko gara asmatzen, edozein astakeria botatzen. Esate baterako, Israelek Belgikan duen enbaxadore andereak pertsona humanoak tolera ez ditzakeen adierazpenak egin zituen, Gazan hainbeste hildako, zeinezkorik gabe, ume gaixoak eta haur txikiak barne, eragin ostean. Hauek dira, euskarara itzulita, gutxi gorabehera, Simona Frankel-en iritziak: alazankoa!, terroristak omen Israelgo soldaduek hil dituzten palestinar guztiak, umeak eta haurtxoak barne. Hori ere aditu egin behar!

Eta hartu al da inolako neurririk emakume horren edo bere iritziaren aurka? Ezer handirik ez. Bai, Belgikako barne ministroak kontsultara deitu dio andere diplomatikoari, baina  hark berean jarraitzen du. Egia da Belgikako lehen ministroak, Charles MIchel-ek, fronterako indarkeria kondenatu duela, Didier Reynders, kanpo ministroa, Antonio Guterres ONUko presidentearekin elkartuko dela, esaten ari direla Europak parte handiagoa hartu beharko lukeela gatazka horretan, inpunitaterik ez dagoela onartzerik… hitzak eta aitzakiak besterik ez. Eta hitzak eta aitzakiak besterik ez denean, gezurra ere, aldez edo moldez, gertu ibiltzen da. Adituen hitzetan, Jerusalem eta Israel estrategikoki munduko potentzia batzuentzat hain inportanteak diren bitartean, Palestina erruki! Beti izango dira aitzakiak eraso egiteko. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

La fábrica de Bilore se convertirá en almacén de una empresa siderúrgica

Asentada sobre una superficie útil de unos 20.000 m2, ha sido adjudicada por 27.375 euros en una subasta electrónica

ANE URDANGARIN ZALDIBIA.Viernes, 25 mayo 2018, 08:18

Es el «punto negro» de Zaldibia. Una inmensa parcela de 23.000 m2 sobre la que a duras penas se mantienen en pie una veintena de pabellones en ruinas, en estado lamentable, y que en su día formaron una pujante factoría de la que salían aquellos tambores de detergente con los que se lavaba la ropa, junto a otros jabones o artículos de limpieza. Hace tres lustros que la fábrica Bilore cerró sus puertas, pero su huella ha permanecido a la entrada del municipio goierritarra en forma de una enorme fábrica que ha padecido un evidente deterioro y que en 2013 sufrió incluso un importante derrumbe. A ello hay que añadir la presencia en sus instalaciones de agentes contaminantes y químicos, una amenaza para el no muy lejano río Oria. Así que los zaldibitarras llevan años esperando la desaparición de este «punto negro», como lo denomina su alcalde, Joxean Etxabe. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Etikaren lehentasuna

Edo ‘etikaren sermoia’. Etika, azkar esanda, filosofiaren adar bat da, zeinek aztertzen dituen morala edo giza portaera, adituen hitzetan. Ez dago ezer etikaren gainetik: ez politikarik, ez erlijiorik, ez zientziarik, ez diplomaziarik eta ez estatu-arrazoirik. Etikaz kanpo ez dago askatasunik. Behin batean, ileak tente jarri zitzaizkion R.I.ri teoriko baten liburuan hau leituta: “Euskal problema deiturikoa ez dago konpontzerik etikaren barnean”. Modurik izan balu, hau erantzungo zion: “Barkatu, baina etikaz kanpoko konponketa guztiak sasi-konponketak dira, gizalege edo gizabiderik gabeak”. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Hitz gastatuak

Ugari dira hitz gastatuak. Hitz gastatuak edo denetarako balio dutenak, komodinak. Denetarako balio duenak, ordea, azkenean ez du ezertarako balio. Adibidez, ‘gauza’. Hainbeste aldiz errepikatzen dugu, azkenean ez dakigu zer esan nahi duen. Antzeko zerbait gertatzen da ‘arazo’ hitzarekin ere. Berdin erabiltzen dugu ‘problema’ esateko, ‘kuestioa’ adierazteko, ‘afera’ espresatzeko… Komodinek prezisioa galarazten dute, ñabardurarik gabe uzten gaituzte.

Jarrai dezakegu ‘iritziarekin’. Eta hor nahasten dugu uste, sineskeria, irudipen, pentsamendu eta abarrekin. ‘Iritzia’ zerbait argudiatua da, besteak ez. ‘Herria’ ere, bai, hitz gastatua da; hala ere, hitz gastatuena, halako pixka batez, ‘jainkoa’ da, ‘herria’ baino ere askoz gastatuagoa. Ez da harritzekoa: hainbeste mintzatu gara jainkoaz, zer den bageneki bezala, eta gertatu zaigu, azkenean, gizakiak adina jainko sortu ditugula. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Amaitutakoa bukatu

ETAz dihardut. ETAren postulaturen bat konpartitu arren, inoiz ez dut onartu indarkeria, biolentzia. 1977an urrezko aukera izan zuen borroka armatua bertan behera uzteko. Urte batzuk geroago, bederen, batzuk ohartu ziren bide horretatik ez zetorrela ezer onik. Beti izaten da ikuspegi errealista duenik eta indar-erlazioak zertan diren dakienik. Berandu samar, baina artean garaiz, Roson zenak Onaindia eta Bandres zenekin negoziatu zuen ETA pm-ren amaiera.

Batzuek traidoreka hartu zituzten, “likidazionistak” deitu zieten. Nahi duzuena, baina ebitatu zuten hamaika atentatu lotsagarri, izengabe, alferrikako, anti-etiko, politikoki zentzu gabe, gizabidearen aldetik onartezin…

“Herritik sortu zen eta herrian disolbatu da”, entzun zen Kanbon. Baina ez da egia. Euskal Herriko gehiengoa beti egon da, suabe esanda, borroka armatuaren aurka. Seguir leyendo
Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

Ezinegona Presentziatik bizi

Argi gera bedi zinez inportantea dela gertatzen zaigunari buruz egiten dugun interpretazioa. Galdera hau da klabea: Nor naiz ni? Ematen diogun erantzunaren arabera, gertaturikoa bizi dezakegu egoaren hertsitasunetik, zirkunstantzien menean, edo bizi dezakegu Presentziatik, espaziositate kontziente eta mugagabe moduan, non dena gertatzen den gertatzen denak erasan gabe.

Geure burua bere osotasunean konprenitzeko, has gaitezke pentsamendu eta sentimenduen atzean jarri eta testigu ekuanime bihurturik, zeinek dena behatzen duen behaturiko ezerekin identifikatu gabe. Hor iraunez, garen Presentziarekin egingo dugu topo. Seguir leyendo

Publicado en 1 Espiritualitatea/gogoeta | Etiquetado | Deja un comentario