Gizona Parkean

Hemen dago gizona hiriko parkean, zumar tantaiaren gerizpean eserita. Ez dit hurbiltzeko keinurik egin; neu joan natzaio, eta pozik egin dit tokia ondoan.

Ez zait kolpean hasi konfesatzen. Matazari tiraka, hariak ekarri du hizpidea. Adierazi dit jendeak ez duela sinesten esaten duen guztia, eta ez duela esaten sinesten duen guztia. Saiatu naiz garrantzia kentzen, esanez denok egiten ditugula horrelakoak. “Hortik, ordea, ez dator atarramentu onik”, pipertu zait. Seguir leyendo

Publicado en General Castellano | Etiquetado | Deja un comentario

BAKEA ETA DINAMISMOA DA ESPIRITUA

«Bakea zuekin»

Jn 20,19-23
Mendekoste jaia, 190609

Agerpenen kontakizunek, fededunarentzat errealitate espezifiko eta oinarrizkoak direnekin uztartzen dute Berpiztuaren esperientzia: bakea, misioa, barkamena eta Espiritua.

Bakea (shalom) da Berpiztuaren agurra, jaiotzaren kontakizun mitikoan aingeruena izan zen bezalaxe: “Bakea Jainkoaren gizakioi” (Lk 2,14). Buru-gogamen ez-behatua baldin bada bakea osten digun gauza bakarra, garbi dago Presentzia dela bakearen sinonimo, “pentsa dezakegun guztia gainditzen duena” (Filp 4,7). Ez da harritzekoa, Testamentu Berrian, Jesusi  “gure bakea” esatea (Ef 2,14) eta Paulok behin eta berriz aipatzea “Bakearen Jainkoa” (1Tes 5,23; Erm 15,33; Filp 4,9).

Misioa erabat bat dator Jesusenarekin, laugarren ebanjelioaren arabera: “Aitak bidali nauen era berean bidaltzen zaituztet nik”. Misioaren ardatza ez daiteke izan bizia komunikatu eta sustatzea baizik, zeren Jesus etorri da “Bizia izan dezaten, eta oparo izan ere” (Jn 10,10).

Misioak ez du zerikusirik proselitismoarekin eta da jaiotzen norbaitek bere burua egiaren jabe kontsideratzen duelako. Hori baino askoz ere sakonagoa da, debaldekoa eta berekoikeriarik gabea. “Bidalia” sentitzea da, soil-soilik, geure burua “ubide” moduan hartzea, horretan zehar espresatzen delarik Bizia. Horrexegatik berekoikeria eta espektatibarik; izan dadila Bizia! Bakar-bakarrik senti daiteke “bidalia” bere egoarekin identifikatzeari utzi diona, egoarengandik banandu dena. Egoa ez daiteke sekula bizi “bidali” moduan, nahiz eta halaxe aldarrikatu, zeren bere ezaugarria da egoan zentraturik bizitzea; hain zuzen, ubide izatearen kontrakoa da hori. Seguir leyendo

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

Denek irabazi?

Futbol-partidan, konparazioak balio baleza, ikusi dituzue inoiz bi ekipoak irabazten? Politikan, bai, denek irabazten dute. Hala gertatu zen igandean. Behintzat, irabazi balute bezala ospatu zuten, “Hundidas Podemos”ek izan ezik, gaur goizean Xabier Lapitzek  (“En Jake”) eta beste batzuek deitu dioten eran

Galdera sinplea da: zer zeukan Casadok ospatzeko, kasik inon ez baitu irabazi, eta gobernutxo batzuk lortzeko Europako partidurik ultraeskuindarrenarekin egin beharko baititu paktuak, horrek esan nahi duenarekin?

Potzierto, ultraeskuinaren presidenteak esan du ez duela ametituko: ez irainik, ez etiketarik. Nik ez dut irainduko. Irakurleoi eskainiko dizuet aukera gogoeta egiteko,  eta ‘ultraeskuinak’ esan nahi duen guztia (adiera, konnotazio, errealitate…) pentsatzeko. Bestalde, apirilaren 27ko botoen erdiak galdu eta, hala ere, irabazi egin omen du.

Riverak zer dauka ospatzeko, kanpainan aldarrikatu zituen helburuen erdiak ere, eta inportanteena, Casadoren alderdiari sorpassoa egitea, ez baitu lortu?

Izan gaitezen onestuak! Madrillen Carmenak eta Gabilondok irabazi dituzte hauteskundeak; Bartzelonan, Maragallek; Europakoak, PSOEk. Euskal Autonomia Erkidegoan, PNV-EAJk; Nafarroan, ‘Navarra Suma’k, eta abar. Otegi ere atzo oihuka ikusi genuen, eta ondo iruditzen zait ospatzea, baina ez ezer askorik irabazi duelako: udaletxe batzuk, eta ez da gutxiestekoa; hortik Otegiren euforira, ordea, saltako handia dago. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

GARENAK ESPAZIOA GAINDITU EGITEN DU  

 

«Hirian geratu Goikoaren indarra zeuenganatu arte»

Lk  24,46-53
Igokundearen jaia, 190602

Lukasek testu horrekin amaitzen du bere ebanjelioa. Beste ezer baino gehiago, katekesia dela esan behar. Lehen komunitateetako dizipuluentzat lehentasuna duten gauzak azpimarratzen dira.

Alde batetik, nola ulertu Jesusen heriotzaren esanahia?; dezepzio mingarriaz gain, eskandalagarria ere izan zen haientzat. Jainkoak nola onets dezake bere Kutunaren heriotza? Hara zer dioen Lukasek: “Idatzia zegoen (Toran edo judaismoaren liburu santuan). Badirudi hau adierazi nahi duela: ez izan zalantzarik: Goikoaren plana zen dena.

Bigarren lehentasuna zen bete behar zuten ‘eginkizuna’ onartzea. Dizipuluak “testiguak” dira, eta ebanjelioa iragarri behar dute, “Jerusalemdik” hasita, hau da, judaismoaren sustraiei eutsirik.

Hirugarren, Goikoaren kemena ziurtatzen die. Eginen liburuan ageri denez, Espirituarengan pertsonifikatzen du, eta Mendekosteko kontakizunean eszenifikatzen (Eg 2,1-13).

Laugarren, ‘igokundea’ (‘zerura igotzea’) aipatzen du; hizkera mitikoan; noski, orduko mundu-ikuskerarekin ondo uztartua, zeinek ziurtzat jotzen zuen espazioa hiru plano edo mailatakoa zela, baina gaur egunerako onartezina. Besteak beste, unibertsoa nolakoa den ikusita, non dago ‘goia’?, non ‘behea’?

Azkenik, Lukasen joera azpimarratuz amaitzen du: alaitasuna eta Tenpluko otoitza.

Katekesi-testua dela ohartzeko, ez dago ikusi besterik Lukasek ez daukala inolako oztoporik kontraesanean mugitzeko. Testua hitzez hitz uler zedin nahi izan balu, saiatuko zen begi-bistako kontraesan hori ezkutatzen. Zeren, ebanjelioan esaten du “Jesus, berpiztu zen egun berean igo zela zerura (“asteko lehen egunean” :Lk 24,1). Eginen Liburuaren hasieran dio, berriz, Jesus berrogei egunez agertu zitzaiela (Eg 1,3), “igotzen ikusi zuten arte” (Eg  1,9). Seguir leyendo

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

Boto baldintzatuak

Askotan bezala, Lazkao Txikiz oroitu naiz, hasiera honetan. Behin batean, joan dira Nafarroako herriren batera bertsotara, bertsolariak ongi zainduta zeuden garaia izaki, guardia zibilak omen zeuden herri hartan (bertsoez gain egongo zen beste zerbait ere). Eta galdetzen dio guardietako batek: ¿Ustedes qué hacen aquí?, eta Lazkao Txikik: Somos bertsolaris, venimos a cantar . Y ¿qué van a cantar? No sabemos. ¡Vaya cantores de los c. que son ustedes! Hemedik aurrera Joxe Migelen irribarrea, ezpainen mugimendua eta begien zorroztasuna imajinatzen ditut. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

INORK KEN EZ DIEZAGUKEEN BAKEA

«Maite nauenak beteko du nire hitza, eta Aitak erruz maitatuko du, eta harengana etorriko gara, eta hura izango da gure etxea»

Jn  14,23-29

Pazkoa VI, 190526

 Laugarren ebanjelioaren egileak bertute handia dauka, ederki adierazten du zer garen. Horregatik, konprentsiotik irakurtzen dugunean, haren hitzek jakituria atenporala transmititzen dute, eta halako oihartzun bat sortzen dute gure barnean; izan ere, bizi gaituen desira sakonarekin lotua, nahiz eta batzuetan desira hori lokarturik egon.

         Efesioei Gutunean (2,14) esaten da “Jesus da gure bakea”. Inolako zalantzarik gabe, ebanjelio sinoptikoek diotenaren arabera, Jesus bake sakonean edo ekuanimitatean bizi izan zen. Aitarekin baturik zegoelako ziurtasunetik zetorkion bakea eta, bizi honetan, Haren borondatea besterik nahi ez izatetik. Ez dago zalantzarik, pertsona bat bere egoaren espektatibeti lotzen ez bazaie, eta Biziak eskatzen diona maite badu, bakean irmo finkaturik egongo da. Seguir leyendo

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

Denak ez dira berdinak

Bigarren hauteskunde-kanpaina hilabeteren buruan. Isilaldi luzea egin dugu Euskal Herrian, politikaz askorik mintzatu gabe, nik behintzat! Orain asko hitz egiten dut. Mintzatu bakarrik ez, entzun ere asko egiten dut: telebistako debate gehienak ikusten ditut; baita irratietakoak entzun ere, ahal bada. Orain, zorionez, beste giro bat nabaritzen dugu: edo giroa aldatu da, edo geu aldatu gara eta giroa aldatu dela uste dugu. Azkenean, gauza bera da: giroa eta geu interaktiboak gara. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario

DESZENTRATZEN DUEN ZENTROA 

«Agindu berria ematen dizuet, maite ezazue elkar nik maite izan zaituztedan bezala…»

Jn 13,31-33a.34-35
Pazkoa, V. igandea, 190519

Gizakiok erraz erortzen gara gaizki-ulertuetan; harritzekoa ere ez da, ditugun baldintzapenak kontuan hartzen badira eta gure buru-gogamenaren ikuskera motzari erreparatuta.

Manamendu berriari edo maitasun-manamenduari dagokionez, uste dut irakurketa desegokia egiten ari garela bi puntutan. Batetik, behin eta berriz errepikatu izan da manamenduaren bizipena borondatearen baitan dagoela; bestetik, bazirudien besteenganako maitasunak ukatu egiten zuela norberaganakoa. Bigarren hori ere garbi adierazia dago: “Maite ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala” (Mk 12,31).

Maitasuna ez da sortzen borondatetik, konprenitzetik baizik. Eta ez du zerikusirik sentimendu eta emozioarekin.  Ez-bananduak garen ziurtasunetik, hori konprenitzetik, dator dena. Amodio erromantikoarekin identifikatzen bada, maitasunak irauten du atrakzioak irauten duena: erraz makurrarazi dezaketen faktoreen mende dago. Garbi hitz eginda, ez baita maitasuna, bilaketa baizik, batzuetan oharkabean; bila gabiltzana da geure ona, edo geure premiaren bati erantzun nahia. Aldiz, maitasun zinezkoa ez da sekula hiltzen, barne-barnean dagoen batasuna da, errealitate errealaren ezaugarri definitorioa. Bestela esanda, errealitatea ez-duala da. Hori esperientzialki probatzen eta frogatzen dugunean, maitasuna bere kasa jalgitzen da, nahiz eta batzuetan ahalegin bat edo bi baino gehiago kostatu; baita zerbaiti uko egin beharra ere, sakrifizioa… eta egoaren heriotza.

Konprentsio horrek ez du ukatzen, inolaz ere, norberaganako maitasuna; aitzitik, ikusten ari gara norberaganako maitasun baldintza-gabea eta umila dela benetako nortasun integratua eta harmoniatsua sortzeko ezinbesteko zimentarria eta, inoren maitasun-apurren eskale ibili gabe, maitasun unibertsala bideratu eta bizitzeko xenda.

Maitasuna zabalkorra da, inklusiboa, unibertsala. Zer garen konprenitzeari esker maitasunarekin konektatzean, deszentratzen gaituen Zentroa ukitzen dugu; edo, zuzenago esanda, desegozentratu egiten gaitu. Izan ere, konprenitzeak ez digu uzten geure baitan hesten, ez digu uzten nartzisismo infantilean erortzen, baizik eta, mugarik gabeko besarkadaren moduan, zabal bezain luze irekia dago errealitate osoarentzat.

Beste paradoxa bat: iturri zentripeta eta zentrifuga kementsua da, aldi berean, maitasuna. Mugimendu berean geure barrenera eragiten digu, eta, gero, kanpo aldera irekitzen gaitu, guztien topagune bihurturik.

 Zer dira niregan maitasunaren konprentsioa eta bizipena?

Jatorrizkoa: EML
Itzulpen librea: RIG

 

 

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

BATASUNA, BIZIAZ ASEBETE, KONFIANTZA 

«Niri entzuten didate, ezagutzen ditut eta nire ondoren datoz. Aita eta biok bat gara…»

Jn 10,27-30
Pazkoa, 4. igandea, 190512

Paradigma mitikoan sortua da artzainaren irudia, nekazaritza- eta artzaintza-kulturaren garaian. ‘Mito’ hitzak ez dauka inolako zentzu peioratiborik. Adierazi nahi dena da errealitatea ikusteko modu bat, ezen ezaugarritzat dituen banaketaren kontzientzia eta ‘goiko pisuan’ sinestea non dagoen dibinitatearen egoitza. (…). Kantekin gaude, Ilustrazioaren jaiotza iragarri zuen. Arrazoimen kritikoak txertatu gintuen bere burua `maisutzat’ edo ‘gurutzat’ hartzen duten guztiaren kontra. Sapere aude, ausartu hadi jakitera, azkenera arte ezagutzera, gizadiari etapa infantilean eusten zioten ‘tutoreetatik’ askaturik.  

Eta, hala eta guztiz, posible da errekuperatzea testuan dagoen jakinduria handia; hori bai, beste paradigma batera moldatu behar, jaio garaiko ezaugarrietatik libratu eta jantziak kenduta.

Ez dago ziurtatzerik hitz horiek Jesusen ahotik atera zirenik. Hori ez zen haren hizkera eta estiloa. Badirudi laugarren ebanjelioa, oso-osorik, berandu landurikoa dela, giro gnostikoan jaio eta ernea, Jesusen gertaerari buruz. Horrela balitz, komentatzen ari garen testua izango litzateke komunitate-giroko zerbait, Jesus ‘maisu’ eta ‘salbatzailetzat’ aitortzen zuelarik. Hortik aurrera… Jesusen ezpainetan ipiniko zituzten komunitatearen fede-ardatza osatzen zuten baieztapenak. Seguir leyendo

Publicado en 1 Igandeko ebanjelioa | Etiquetado | Deja un comentario

Intsumisoak ahaztuta


 «Natural sentitzen dut egiten dudana / eta natural egin sentitzen dudana; / intsumiso egin naiz, horixe da dana; / ahaztu gabe guztioi musu handi bana. Ene kolega maite, beldurtia haiz hi, / kartzelara noala diostak itsusi / aholkuak ematen ez hadila hasi, / etor hadi bisitan txoritxo ta guzi. Natural sentitzen dut…» (Jon Sarasua).

Jon Sarasua bertsolaria izan zen, beste askoren artean, intsumisioaren esparruan, erreferente inportanteenetako bat. Pertsona publikoa zen, eta ezaugarri horrek beti du indarra, kausa edozein dela ere. ETBko grabazio batean entzun nion berak txikitatik garbi zeukala soldaduskara ez zela joango; ez zekiela nola libratu, baina libratuko zela. Eta hara non mugimendu antimilitarista sortzen den Espainiako Estatu osoan eta, batez ere, Euskal Herrian. Mugimendu horrekin uztartu ahal izan zuen bere egoera. Esaten duenez, aski erraz eta natural eman zuen pausoa nahiz eta aurretik ez zen horrelako ekintzetan ibilia. Seguir leyendo

Publicado en 1 Artikulua/Prentsa | Etiquetado | Deja un comentario