Jubilatuen koaitak

Biziotarako nahikoa dugu Larraitzen musean jokatzeko adina: usteleko 30 zentimo

«Jubilatuen bizitza kontatzea hain da errez!» Ziur nago oso historia polita aterako zaidala. Batez ere, joan den osteguneko artikulua irakurri zenutenontzat, hau da, zorioneko Presente Hutsaren afera harekin zoratu zintuztedanontzat. Baina ez iezadazue esan ideia polita ez dela Presente Hutsarena. Errepikatu egingo dut, Presente Hutsarentzat ez dago adinik: egun bakoitza eternitatea. Horrek, zorionez, badakizue zer  itzuli ematen dion jubilatuaren mentalitateari!

«Irabazitako gutxi, aurreraturik batere ez!» Betiko leloa du hori jubilatuak. Baina amezketar batek esaten duen moduan, egunean egunekoa egiteko adina iristen zaigu behintzat eta zer nahi duzue gehiago? Erretiratu eta dirua aurreratzen? Malo! Badakit batzuek ilusio handia izaten dutela (Txirritak ere halaxe zuen) ondorengoei ugari uzteko. Baina Presente Hutsaren kontra dago, geroan pentsatzea baita, eta badiotsuet berriro geroa utzi eta orainean bizi behar dugula. Biziotarako nahikoa dugu Larraitzen musean jokatzeko adina: usteleko 30 zentimo.

«Juan Carlosen soldatarik ez genuen, zoritxarrez». Halaxe da. Ez da hark bezalako kontu potoloak ordaindu beharrik ere. Adibidez, el al ederra, elefante-ehizan ibili ordez, TVE2ko dokumentalak ikustea? Batekoz beste, aizue! Agi denean kontatzen dakien baino ere diru gehiago egin omen du. Okerrena: gastatuko duen baino ere gehiago. Berarentzat!

«Baina ongi hornituak bizi izan gara lanez». Ez al zenizkioten inoiz entzun Xabier Leteri ‘Gizon arruntaren koplak’?: «Gaurko eguna ere bota dugu, bada / gizon okupatua gauza ederra da…». Izango ez da, ba, gauza ederra gizon okupatua! Begira nola dabilen jendea okupazio bila; batez ere, okupazio bila. Jubilatuok ere okupatua egoteko obligazioa daukagu: bakoitzak nahi duen hartan, edo ahal duen hartan. Baina “beste horretan”, mesedez, gezurrik ez esan, ingurukoen artean konplexurik sor ez dadin.

«Eta hala ere kontentu horrenbestean garenez» Esan zidan batek, bizimodu gogorregia izan balu bezala. Ba al dago bizimodu gogor eta bigunik, kontua ez al da nola hartzen den?

«Pixa behintzat  nahiko ongi egiten dugu, gutxinez». Hori esan zuenak arrazoi pixka bat badu, e! Gizona, 20 urterekin, sosegatu ezinik eta 80rekin, pixa ondo eginez gero gustura. Eta hala behar du: momentu bakoitzean daukagunarekin konformatu.

«Sagardotegira baino botikara gehio joanez». Nik ondo ikusten den dut, garai bakoitzean, sendagaia behar den tokian aurkitzea.

Bai Horixe, DV: 140710

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario