Pello Esnalek irabazi du XXIX. Basarri bertsopaper saria

2013(e)ko Abuztuak 27 | Kultura Zarautz

Pello Esnal Ormaetxea zarauztarra izan da Zarauzko Udalak antolatutako XXIX. Basarri Bertsopaper Sariaren irabazlea, “Iñaxiori, lehen mendeurrenean” izeneko bertso-sortarekin. Bigarren saria Imanol Lizarazu Illarramendi Igeldotarrak eskuratu du, “Basarri Saria” lanarekin.


Epaimahaikideek parte-hartzaile kopurua areagotu izanaren garrantzia nabarmendu dute, bai eta lanen mailak oro har gora egin izana eta gaien aniztasuna ere. Basarriren ekarpenari buruz aritzeko hartutako ikuspegi berezi eta berritzaileagatik aukeratu dute Pello Esnalen lana, “Iñaxiori, lehen mendeurrenean”.

Imanol Lizarazuren “Basarri Saria” bertso-sortari dagokionez, doinu-neurri berezian, hizkuntza behartu gabe, Basarriri buruzko iritzi eta usteak azaltzen asmatu duelako oso gustagarriak egin zaizkie sortutako bertsoak.

XXIX. Basarri Bertsopaper Sariko epaimahaia Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok, Haritz Casabal eta Rufino Iraolak osatu dute.

Basarri Bertsopaper Sariaren 2013ko ediziora hamabi lan aurkeztu dira, eta epaimahaia abuztuaren 21ean elkartu zen erabakia hartzeko.

Irabazleak 1.100 euro eta txapela jasoko ditu, eta bigarrenak, 750 euro eta oroigarria.

Sari-banaketa irailaren 6an, ostiralez, izango da Modelo aretoan, 22:00etatik aurrera jokatuko den Bertsolari Gazteen XXXVII. Txapelketan, Lizardi Sariko finalaren barruan alegia.

 

BASARRI SARIA, SARIDUNAK

 

  1. 1985 Pello Esnal Ormaetxea Antton Aranburu
  2. 1986 Imanol Lazkano Pello Esnal Ormaetxea
  3. 1987 Joxe Aierbe Iraola Jesus Mari Etxezarreta “Izazpi”
  4. 1988 Andoni Egaña Pello Esnal Ormaetxea
  5. 1989 Pello Esnal Ormaetxea Jose Mari Lertxundi
  6. 1990 Jose Mari Lertxundi Pello Esnal Ormaetxea
  7. 1991 Pello Esnal Ormaetxea Imanol Lazkano
  8. 1992 Pello Esnal Ormaetxea Jose Mari Lertxundi
  9. 1993 Xabier Mujika Casares Nikolas Zendoia
  10. 1994 Imanol Lazkano Xabier Mujika Casares
  11. 1995 Pello Esnal Ormaetxea Joxe Mari Izeta martiartu
  12. 1996 Pello Esnal Ormaetxea Nikolas Zendoia Aristi
  13. 1997 Pello Esnal Ormaetxea Arkaitz Estiballes Ormaetxea
  14. 1998 Nikolas Zendoia Xabier Perez Mendizabal
  15. 1999 Pello Esnal Ormaetxea Ekaitz Goikoetxea
  16. 2000 Julian Albistur Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
  17. 2001 Xabier Etxeberria Garro Ekaitz Goikoetxea
  18. 2002 Ekaitz Goikoetxea Imanol Lazkano
  19. 2003 Ekaitz Goikoetxea Jexux Lopetegi
  20. 2004 Jose Luis Urdangarin Alaitz Sarasola
  21. 2005 Xabier Etxeberria Garro Alaia Martin Etxebeste
  22. 2006 Xabier Etxeberria Garro Mikel Arrillaga Bereziartua
  23. 2007 Xabier Azkue Ibarbia Iñigo Manzisidor Larrañaga
  24. 2008 Jon Martin Etxebeste Alaia Martin Etxebeste
  25. 2009 Iñigo Legorburu Arregi Aitor Albistur Pulido
  26. 2010 Aitor Albistur Pulido Unai Agirre Goia
  27. 2011 Iñaki Gurrutxaga Zubimendi Nikolas Zendoia Aristi

  28. 2012 Ane Labaka Mayoz Aitor Albistur Pulido

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario